Ellen Fokkema gizonezkoen futbol taldean arituko den emakume aitzindaria

Ellen Fokkema gizonezkoen futbol taldean arituko den emakume aitzindaria Holandako KNVB-k, bertan futbol txapelketak antolatzeaz arduratzen den erakundeak, aniztasunaren alde egin du, “denena eta denentzat” den futbol baten alde. Hori dela eta, talde mistoak sortzeko lehen pausoa eman du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ellen-fokkema-gizonezkoen-futbol-taldean-sartuko-den-emakume-aitzindaria/@@download/image/ellen_fokkema-knvb-holanda-paises_bajos-mujer-equipo-masculino-k0HC-U1101007143668bqD-1248x770@El Correo.jpg
2020/08/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Holandako KNVB-k, bertan futbol txapelketak antolatzeaz arduratzen den erakundeak, aniztasunaren alde egin du, “denena eta denentzat” den futbol baten alde. Hori dela eta, talde mistoak sortzeko lehen pausoa eman du.
Ellen Fokkema gizonezkoen futbol taldean arituko den emakume aitzindaria

Emakumezko eta gizonezkoak talde mistoetan jokatzen ikustea zientzia fikzioa? Bai zera! Oraindik ere futbol femeninoak eguneroko borroka etengabean jarraitzen badu ere protagonismo gehiago eskuratzeko profesionalizazioaren bidean, Holanda pauso bat harago joan da proiektu aitzindari bat jarriz martxan.

2020/2021 bat denboralditik aurrera talde mistoak errealitate bilakatuko dira Holandan Ellen Fokkema protagonista duen proiektu pilotu honi esker. Izan ere, gizonezkoz osatutako talde batean jokatuko duen lehen emakumezkoa izango da. 

Orain arte, emakumezko futbolariek gizonezkoekin joka zezakete 19 azpitik kategoriatik behera. Horra iristean B kategorian jokatu behar zuten edo talde femenino batean. Datorren denboralditik ordea KNVBk ahalbidetu dut emakumeek amateurren A kategorian ere emakumeak aritzea. Ellen Fokkema izango da oraingoz kategoria horretan jokatuko duen lehen emakumea VV Foraut taldean. 

Pauso esanguratsua da. Honek esan nahi ote dut etorkizunean gizonezko eta emakumezkoak nahastatutako futbola ikustea ohikoa izango dela? “Proba” moduko honek funtzionatzen badu baliteke normala bihurtzea talde mistoak futbolean.

Fokkema-rentzat erronka
19 urterekin kirol honen etorkizuna irudikatzen du Fokkema-k. Diotenez bera gustura eta prest dago erronka honetarako. Fokkema bost urte zituenetik aritu da mutilekin jolasten eta berak dioenez horrela jarraitu nahi du. Fokkema-k bere taldekideen babes osoa jaso du gainera.

Aniztasuna eta berdintasuna
KNVBtik talde mistoen aldeko apustua egin dute, guztientzat den futbola eskaintzeko helburuz. Holandak 1971. urtean onartu zuen emakumezkoen futbola eta jada 1986an talde mistoak txertatu ziren. Ordutik haur direnean neska-mutilak elkarrekin jokatu ahal izan dute 12 urtetara arte. Apurka apurka gai honetan aurrerapenak gehitu dira eta 1996rako goragoko kategorietan ere talde mistoak sortu ziren B kategoriara arte. Orain A kategoriara ere zabaldu dira talde mistoak. Esperientziak erakutsiko du honek funtzionatzen duen ala ez, eta laster profesionaletan ere talde mistoak ikusi ahal izango ditugun ala ez.