"Elle" izenordainak ez du astebete ere egin RAEren aztertze fasean

"Elle" izenordainak ez du astebete ere egin RAEren aztertze fasean Polemika gehiegi Espainiar hizkuntzaren akademiarentzat? RAEk pausu bat atzera egin du hizkuntza inklusiboa ofizial bihurtzeko prozesuan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elle-izenordainak-ez-du-astebete-ere-egin-raeren-aztertze-fasean/@@download/image/PGA_ARTF_NEWS_ELLEDESAPARECE1.jpg
2020/11/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Polemika gehiegi Espainiar hizkuntzaren akademiarentzat? RAEk pausu bat atzera egin du hizkuntza inklusiboa ofizial bihurtzeko prozesuan.
"Elle" izenordainak ez du astebete ere egin RAEren aztertze fasean

Polemika eta nahasmenaren aurrean "elle" hitza ofizial bihurtzeko prozesutik at utzi du erakundeak, pertsona ez binarioak direnak hankamotz utziz. 

RAEren behaketa prozesuan egon zen bitartean horrela definitu zen "elle" izenordea: Tradizionalki existitzen diren bi generoetako batekin ere identifikatuak sentitzen ez direnentzat sortutako izenordea, erabilera orokorturik ez duena. 

Hau da instituzioak hizkuntza inklusiboa azterketa prozesuan sartzen zuen lehen aldia, nahiz eta ez zuen horrek esan nahi onartuko zenik. Baina, bederen denbora labur batez baloratu zen ofizial bilakatzea ala ez. Hori bai, hiru egun baino ez zituen iraun hitzak prozesu horretan.

Twitter erabiltzaile batek "elle" hitza zergatik ez zegoen jada prozesuan jakin nahi izan zuen eta RAE-ri zuzenean galdetu zion. Hau izan zen erantzuna: "Elle" hitzak hitzen behatokian sortu duen nahasmena dela eta prozesutik kanporatzea erabaki da. Honen erabilera erabat zabaltzen denean berriz ere, baloratuko da ofizial bihurtzea. 

Gazteleran hizkuntza inklusiboari aitortza egiteko aukera galdua
"Elle" kontzeptu inklusibo bat da, pertsona ez binarioei erreferentzia egiteko, baita emakume talde bat aipatzeko ere. RAE istant batez aurrerakoi bihurtu zen, baina berehala desagertu den ispilatzea izan da. 

Hau interesatu bazaizu interesatuko zaizu...

GAZTELANIAZ "ELLE" IZENORDAINA ONARTZEA AZTERTZEN ARI DA RAE