Youtuberrak: Elkarrizketak eskaintzeagatik kobratu?

Youtuberrak: Elkarrizketak eskaintzeagatik kobratu? Eztabaida piztu da sarean, hainbat youtuberrek elkarrizketak egiteagatik dirua eskatu ondoren; zer uste duzu zuk? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elkarrizketak-eskaintzeagatik-kobratu/@@download/image/do-people-make-money-on-youtube.gif
2018/03/21
berria
Eztabaida piztu da sarean, hainbat youtuberrek elkarrizketak egiteagatik dirua eskatu ondoren; zer uste duzu zuk?
Youtuberrak: Elkarrizketak eskaintzeagatik kobratu?

The Daily Beast, Daily Mail eta People aldizkarietako kazetari Taylor Lorenzek piztu du eztabaida Twitterren. Kazetaria, kexu da youtuber askok elkarrizketa bat eskaintzeagatik dirua eskatzen diotelako, eta zorotzat hartu ditu. Hau da berak aireratutako txioa:

 

 

Jarraian, aldeko zein aurkakoen eztabaidak eztanda egin du. Kazetari askok txalotu dute Lorenzen salaketa, elkarrizketa bat egiteagatik sekula ez delako ordaindu adieraziz. Baina, zein da Interneteko famatu berriek kobratzeko duten arrazoia?

 

Kazetari eta influencerren arteko harremana ez da ona izan inoiz, eta azkenaldian okerrera egin du. Fama handia dutenek ez dute kazetariez ezer jakin nahi; beren enpresari senaren arabera, kazetaria irabazten ateratzen da elkarrizketarekin, eta influencerra galtzen. Hori da kobratzeko ematen duten arrazoietako bat.

 

 

Hain zuzen, ElRubius edota Dulceida bezalako youtuberrek ez dituzte eskaintzen elkarrizketak. Kontziente dira beraiek komunikabide bat direla dagoeneko, eta beraz, zertarako eman albistea konpetentziari? Ez dute prentsaren beharrik.

 

Ez da hori youtuber eta influencer gehienen kasua; denean bezala, moda horrek ere goia jo du, eta egun horrenbeste dira sarean arrakasta izateko borrokan dabiltzanak, ia ezinezkoa dela nabarmentzea. Beraz, askok eta askok ez dute ia ezer irabazten; hortik dator elkarrizketengatik kobratzeko eskaera. Eta zuek, zeinen alde zaudete?