Elkarretaratzea gaur Atharratzen pintada homofoboak agertu ostean
Prefosta elkarteak, -LGTBI+ kolektiboaren aurkako diskriminazioak gainditzeko lan egiten duen elkarteak-, bere sare sozialen bidez jakitera eman du Atharratzen gertatu den ekintza homofoboa. Larunbat eta igande arteko gauean pintada homofoboak egin zituzten Le Trinket ostatuaren hormetan. Ezezagunek 'PD' idatzi zuten ostatuaren lehio-ateetan.
Elkarteak ironiaz beteriko mezu baten bidez salatu du gertatutakoa. Bere Facebook sareko kontuan hauxe idatzi du: "Jintxoria! Pistolet Debrü batek kontrabentak arratintatü deizkü! Kolorez tronpatü beita...". Ekintza salatzeko gaur 19tarako Prefostan elkartzeko deia zabaldu du ekarteak.
Prefosta elkarteak aurten, bigarren aldiz, Bekat'Uros ekimena antolatu zuen (justu, pintada agertu zen lekuan). LGTBI+ kolektiboko kideei ikusgarritasuna emateaz gain gizarte mailan sexu askatasuna sustatzeko asmoz antolatua izan zen apirilean, eta edizio arrakastatsua izan zen, zorionez. Eraso bakar bat ere ez erantzunik gabe!
