#ElkarEkin udako ikastaroak martxan!
Eman izena berandu baino lehen!

Ireki dute #ElkarEkin UEU-ren udako ikastaroetan izena emateko epea, eta klaseak hasi baino astebete lehenago arte duzu apuntatzeko aukera. Ikastaroak hainbat tokitan eskainiko dituzte; Eibar, Iruñea, Baiona... ikastaroen gaiak ere denen interesekoak dira. Eta adi! Gaizka Izagirre GAZTEZULOko zuzendaria Euskarazko komunikabideen aukerak eta erronkak: proposamen bat lantzeko unea ikastaroan parte hartuko baitu, Eibarren, uztailak 8-9an. Animatu!!
MATRIKULAZIOA
- Maiatzaren 13an irekiko da eta ikastaroa hasi baino astebete lehenago itxiko da.
- Egitarauak maiatzaren 13an argitaratuko dira.
- Izen-ematea UEUren webgunetik egiten da: www.ueu.eus
- Ikusi UEUren matrikulazio-araudia webgunean.
MATRIKULA-PREZIOAK
- Matrikula-prezioak ezberdinak dira ikastaroaren iraupenaren arabera. Begiratu ikastaroaren orrian, webgunean.
- Matrikula-prezio murriztua izango dute: ikasle, langabe eta jubilatuek (% 10eko beherapena) eta UEUkideek (% 25eko beherapena).
- Ordainketa egiteko izena eman eta 15 eguneko epea dago, bestela izen-ematea bertan behera utziko da.
DIRU-LAGUNTZAK
- Hainbat udalek beren herritarrei diru-laguntzak ematen dizkiete, ikusi zerrenda gure webgunean eta galdetu zure udalean.
- BERRIAlagunak. UEUko bazkideek duten deskontu bera lortu dezakete (matrikula egiterakoan adierazi oharretan Berrialaguna zarela).
- Informazio guztia: Diru-laguntzak orrian.
IKASTARO HOMOLOGATUAK
- Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ezarritako homologazio-prozeduretan adierazitako pausoei jarraituko zaie.
- Irakasleek beren merituetan parte-hartze ziurtagiria aurkeztu eta puntuak lortzeko aukera izango dute. Ikusi homologazio-argibideak ikastaroaren fitxan, webgunean.
EGOITZAK ETA OSTATUAK
- Udako ikastaroen ohiko egoitzak hauek dira: Eibar, Baiona eta Iruñea.
- Beste tokiren baten emango balitz ikastaroa, orrian bertan adieraziko da.
- OSTATUA: Baionan lo egiteko tokia eskaintzen dugu (maiatzaren 13an argitaratuko dugu).
Informazio gehiagorako:
Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna)
tel. 943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus
www.ueu.eus