#ElkarEkin udako ikastaroak martxan!
Eman izena berandu baino lehen!

Ireki dute #ElkarEkin EHUren udako ikastaroetan izena emateko epea, eta klaseak hasi baino astebete lehenago arte duzu apuntatzeko. Ikastaroak hainbat tokitan eskainiko dituzte; Eibar, Iruñea, Gasteiz, Baiona... ikastaroen gaiak ere denen interesekoak dira: Bertsolaritza generoaren ikuspegitik, Zientzia ala superstizioa, Euskal komunikazioaren ekosistema... animatu!!
Matrikulazioa
- Maiatzaren 14an irekiko da eta ikastaroa hasi baino astebete lehenago itxiko da.
- Izen-ematea UEUren webgunetik www.ueu.eus egiten da.
- Ikusi UEUren matrikulazio-araudia webgunean.
Matrikula-prezioak
- Matrikula-prezioak ezberdinak dira ikastaroaren iraupenaren arabera. Begiratu ikastaroaren orrian, webgunean.
- Matrikula-prezio murriztua izango dute: ikasle, langabe eta jubilatuek (% 10eko beherapena) eta UEUkideek (% 25eko beherapena).
- Ordainketa egiteko izena eman eta 15 eguneko epea dago, bestela izen-ematea bertan behera utziko da.