Elkar Estudioa Sesioak, lehen fasea

Maiatzaren 12tik 16ra, astelehenetik ostiralera, Izaki Gardenak, Ezinean, Sei urte, Odolaren mintzoa eta Kea taldeen zuzeneko grabaketak entzuteko aukera izango da Donostian, Elkar Estudioak Sesioak egitasmoaren baitan. Eman izena!
Grabaketa estudioari erabilera berri bat eman eta euskal musikazaleek zuzeneko bereziez gozatu dezaten, Elkar Estudioa Sesioak izeneko egitasmoa jarri du abian lehenengoz Elkarrek. Aurreneko fasean bost talde izango dira Donostiako Portuetxeko estudioan: Jon Basagurenek gidatutako Izaki Gardenak, Ezinean azpeitiarrak, 1997an Durangaldean sortutako Sei urte laukoa, lehen lana iaz aurkeztu zuten Odolaren Mintzoa usurbildarrak, eta Kea biko beasaindarra.
Emanaldiok Hamaika Telebistak grabatuko ditu, eta gehienez ere, 50 lagunentzako tokia izango da. Hori bai, bertan izan nahi dutenek izena eman beharko dute ezinbestez; eta hemezortzi urte izatea derrigorrezkoa da.
Datorren astelehenean, maiatzak 12, hasi eta ostiralera bitarte, maiatzak 16, luzatuko dira lehen emanaldiak. Bigarren errondaren zain gaude jada!