Eliza alemaniar batek Taylor Swift-en musikarekin emango ditu mezak

Eliza alemaniar batek Taylor Swift-en musikarekin emango ditu mezak Erlijioa eta pop kulturaren batura harrigarria da honako hau. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eliza-alemaniar-batek-taylor-swift-en-musikarekin-ospatuko-ditu-mezak/@@download/image/Captura de pantalla 2024-05-07 a las 11.14.56.png
2024/05/09
Erlijioa eta pop kulturaren batura harrigarria da honako hau.
Eliza alemaniar batek Taylor Swift-en musikarekin emango ditu mezak

Garaiko pop kultura eta Heiliggeistkirche deitutako eliza protestante baten batuketa gertatu da Alemanian, Heidelberg herrian. Taylor Swift-en musikaren erritmoan egingo dituzte elizkizunak.

Egitasmo berezi hau maiatzaren 12an gertatuko da eta komunitate gaztearen arreta bereganatu du. Hain da horrela, ezen elizaren 423 eserlekuak berehala agortu egin diren! Horrenbesterainoko arrakasta izan duenez, mezaren antolatzaileek, egun berean, arratsaldean, beste bat antolatu behar izan dute.

Elizak berak 600 urte ditu eta egitura gotiko ikusgarria. Heidelberg eta inguruko 
elizarik handiena izatez gain, musikaren bidez, garaiko gaiez hitz egiteko topalekua ere bada. Ekitaldi hauetara sarrera doakoa da, nahiz eta aurretik erreserba egin behar izaten den.