Elikagai ultra-prozesatuen kontsumoak alzheimerra pairatzeko aukerak gehitzen ditu

Elikagai ultra-prozesatuen kontsumoak alzheimerra pairatzeko aukerak gehitzen ditu Alzheimerra eta beste dementzia motak garatzerako orduan faktore ugari daude; horien artean, adina, baldintza genetikoak, ingurunekoak eta bizitza estiloa daude. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elikagai-ultra-prozesatuen-kontsumoak-alzheimerra-pairatzeko-aukerak-gehitzen-ditu/@@download/image/alimentos-ultraprocesados-bebidas-gordo.jpg
2022/08/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Alzheimerra eta beste dementzia motak garatzerako orduan faktore ugari daude; horien artean, adina, baldintza genetikoak, ingurunekoak eta bizitza estiloa daude.
Elikagai ultra-prozesatuen kontsumoak alzheimerra pairatzeko aukerak gehitzen ditu

Azheimerra garatzeko arrisku faktoreak, zehazki, bi taldetan banatzen dira: aldaezinezkoak direnak (genetika, adina…) eta aldatu daitezkeenak. Oraingoz, behintzat, gure adina edo genetika aldatzeko ezer egin ezin dezakegunez, bigarren taldeko faktoreetan prebentzio ekintzak martxan jartzea garrantzitsua da. Daramagun dietan arreta jartzea, adibidez.

Jaten dugunak gure pisuan, diabetean eta bihotzeko gaixotasunetan eragin lezake, eta horiek, aldi berean, alzheimerra garatzeko arrisku faktorea izan litezke. Hau da, nutrizio eskasak dementzia pairatzeko aukerak hazten ditu. Horregatik uste da dieta eta alzheimerra sufritzeko aukerak estuki lotuta daudela.

Hainbat ikerketek behatu dute gantz aseak, gantz transgenikoak eta azukreak alzheimerra garatzeko aukerekin lotuta daudela. Aldiz, elikagai osasuntsuagoek dementzietatik apur bat urruntzen gaituzte.

Elikagai osasuntsu horien artean daude barazkiak, frutak, fruitu lehorrak eta arraina. Substantzia antioxidatzaileak baitituzte, C eta E bitaminak; eta omega-3-a. Oliba olioaren kontsumoa ere ikusmen memoriaren eta hitz-jarioaren hobekuntzarekin lotu ohi da dementziadun gaixoetan.

Gantz aseak, azukrea edo gatza, berriz, elikagai ultra-prozesatuen osagaia nagusiak izan ohi dira eta alzheimerra agertzeko aukerak igotzen dituzte. Hainbat ikerketa berrik lotura hau berretsi dute. Beraz, alzheimerra pairatzeko aukerak gutxitzeko modu sinple eta eraginkorra litzateke janari ultra-prozesatuaren kontsumoa murriztu eta dieta orekatu baten alde egitea.