Elias Querejeta Zine Eskola, EHUri lotuta

Elias Querejeta Zine Eskola, EHUri lotuta Unibertsitate zentro bilakatuko da zine eskola. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elias-querejeta-zine-eskola-ehuri-lotuta/@@download/image/eqze-ehu-akordioa2-2-768x538.jpg
2019/02/05
albiste-laburra
Unibertsitate zentro bilakatuko da zine eskola.
Elias Querejeta Zine Eskola, EHUri lotuta

Aurrerantzean, unibertsitatean ematen direnen balio akademiko berbera izango dute EQZE Elias Querejeta Zine Eskolako ikasketek ere. Titulu horiek unibertsitatearen berezko ikastegien eskaintza guztiekin batera zabalduko ditu EHUk, eta errektoreak emango ditu titulu eta diplomak.

Hala, EHUrekin koordinatuta, eskolaren ikasketak berezko masterrak izango dira datorren ikasturtetik aurrera: Artxibo, Komisariotza eta Sorkuntza masterrak, alegia.

2018-2019 ikasturtea

Bestalde, zabaldu dute jada bigarren ikasturtera matrikulatzeko epea. Maiatzaren 31era bitartean bidali ahalko dira eskaerak, eta behin epea itxita dagoela, banan-banan aztertuko ditu horiek hautaketa batzordeak. Aurreratu dute plaza-eskuragarritasuna mugatua dela, eta, gehienez ere, 15 ikasle onartuko dituztela espezialitate bakoitzeko. Eskolaren webgunearen bitartez egin beharko da inskripzioa.