Eli Pagolak irabazi du I. Hike eizan! bertsopaper lehiaketa

Eli Pagolak irabazi du I. Hike eizan! bertsopaper lehiaketa Pagolaren 'Tximista eta trumoia' bertso-sorta aukeratu dute irabazle. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eli-pagolak-irabazi-du-i-hike-eizan-bertsopaper-lehiaketa/@@download/image/201104elipagola.jpg
2022/07/06

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Pagolaren 'Tximista eta trumoia' bertso-sorta aukeratu dute irabazle.
Eli Pagolak irabazi du I. Hike eizan! bertsopaper lehiaketa

Guztira 24 lan jaso dituzte Azkoitiko Udalak antolatutako I. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketan eta gazteen zein helduen mailako sei lan saritu dituzte. Helduen mailan, Eli Pagola bertsolari hernaniarrak irabazi du Tximista eta trumoia izeneko lanagatik. Bigarren saria, berriz, Aimar Goenaga eibartarrak eskuratu du, Amonak bilobari bertso-sortari esker. 

Gazteen mailan, Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarrak irabazi du lehen saria, Eten punturik ez lanagatik. Oier Juaristi azkoitiarra izan da bigarrena, Denbora azkarregi, goizetik gaueraino izeneko bertso-sortarekin.

Herritarrek egindako bertso-sorta onenaren Azkoitia Saria Noa Break, Intza Arrietak eta Maddi Arrietak jaso dute, taldean aurkeztu baitira lehiaketara, Jakara bidaia lanarekin. Helduetan, berriz, Azkoitia Saria Lide Rekondok eskuratu du, Amonak bere bizitzaren errepasoa egiten dio bilobari bertsoekin.

Hitanoaren erabilera sustatzeko, eta, bereziki, nokaren –emakumeei zuzentzeko erabiltzen den hitanoa– galerari aurre egiteko egitasmoaren barruko ekimena da bertsopaper lehiaketa hau.

Bertso-sorta sarituak hemen irakur daitezke.