Elhuyarren itzultzaile automatikoa ordenagailuan instalatutako aplikazio bidez erabili ahal izango da

Elhuyarren itzultzaile automatikoa ordenagailuan instalatutako aplikazio bidez erabili ahal izango da Ordenagailuko aplikaziotik erabil daiteke webgunera jo beharrik gabe. Elhuyar hiztegia ere txertatu dute Eliaren webgunean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elhuyarren-itzultzaile-automatikoa-ordenagailuan-instalatutako-aplikazio-bidez-erabili-ahal-izango-da/@@download/image/Pantaila-argazkia 2022-07-26 102351.png
2022/07/26

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Ordenagailuko aplikaziotik erabil daiteke webgunera jo beharrik gabe. Elhuyar hiztegia ere txertatu dute Eliaren webgunean.
Elhuyarren itzultzaile automatikoa ordenagailuan instalatutako aplikazio bidez erabili ahal izango da

Elhuyarrek jakinarazi duenez, Elia itzultzaile automatikoak berrikuntzak egin ditu "itzulpenak azkarrago eta errazago" egin ahal izateko. Ordenagailuko mahaigainean instala daitekeen aplikazioa sortu dute, itzulpenak zuzenean testuan txertatu ahal izateko. Hartara, ez da webgunera jo beharko itzulpen zerbitzua erabili ahal izateko. 

Aplikazioa ordenagailura deskargatu, eta hiru urrats egin beharko dira: testua aukeratu, Ctrl + C bi aldiz sakatu, eta Ctrl +V bi aldiz sakatu jatorrizko testua itzulpenarekin ordezkatzeko.

Erabiltzaile askok Elia itzultzaile automatikoa hiztegi-kontsultak egiteko erabiltzen dutela ikusirik, Elhuyarren hiztegia ipini dute Eliaren webgunean. Hala, hitz bakarreko edo biko jatorrizko testuen kasuan, Eliak Elhuyarren hiztegiko emaitza bistaratzen du itzulpen automatikoa eman beharrean.

Elhuyarren itzultzaile automatikoak sei hizkuntzaren arteko itzulpenak egiten ditu: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa. Gailu mugikorretako aplikazioarekin irudietako testuak ere itzuli daitezke.