Elhuyarrek prestatutako “COVID-19aren izurria argitzen” bideo-pilulak zabalduko dira gaur hasita

Elhuyarrek prestatutako “COVID-19aren izurria argitzen” bideo-pilulak zabalduko dira gaur hasita Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sortu ditu, gaur hasi eta egunero-egunero argitaratuko direnak web gune honetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elhuyarrek-prestatutako-201ccovid-19aren-izurria-argitzen201d-bideo-pilulak-zabalduko-dira-gaur-hasita/@@download/image/Captura de pantalla 2020-03-30 a las 9.17.22.png
2020/03/30
Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sortu ditu, gaur hasi eta egunero-egunero argitaratuko direnak web gune honetan.
Elhuyarrek prestatutako “COVID-19aren izurria argitzen” bideo-pilulak zabalduko dira gaur hasita

Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak minutu bateko bideoetan hainbat gai landu ditu, hala nola, birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea, edota tratamenduen inguruan.

Elhuyarren sare sozialetan eta zientzia.eus atarian zabalduko da edukia, eta horrezaz gain, baina aipatu bezala baita gaztezulo.eus gure web gunean ere.

Koronabirusak sortu duen egoera berezi honetan, herritarrei euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa ematea ezinbestekoa da Elhuyarren eta GAZTEZULOko lan taldearen ustez. Hori dela eta hementxe lehengo pilula interesgarria. 

Lehenengo atal honetan birusaren jatorriaz hitz egiten da. Saguzarretatik pasa da gizakietara, eta beste koronabirus batzuekin antza du COVID-19 honek.