Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak 300 ale plazaratu ditu

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak 300 ale plazaratu ditu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elhuyar-zientzia-eta-teknologia-aldizkariak-300-ale-plazaratu-ditu/@@download/image/elhuyar_aldizka_1378131825.jpg
2013/09/02
berria
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak 300 ale plazaratu ditu
Gai zientifiko-teknikoak lantzen dituen euskarazko aldizkari erreferenteak 300 zenbaki bete ditu plazaratu berri duen iraileko alearekin. Zenbaki borobil horren harira, 1985ean Elhuyar Zientzia eta Teknika izenpean aldizkaria berritu zenetik gaur egunera arteko aleen azalak ikusgai jarri dituzte, hamarnako jauzitan.

Elhuyar aldizkaria 1974an sortu zen. Bere lehen helburua euskara arlo zientifiko-teknikorako egokitzea zen, baina denborarekin helburu hori betetzen zihoan heinean, edukiari gero eta garrantzia gehiago eman zitzaion. Hala, 1985eko abenduan argitaratu zen gaur egungo aldizkariaren arbaso zuzenaren zero alea: Elhuyar Zientzia eta Teknika

Gaur egun duen izena aldiz, 2009an hartu zuen: Elhuyar Zientzia eta Teknologia. Izenarekin batera, aldizkariaren diseinua, formatua eta edukiak berritu eta eguneratu ziren. Ordutik hona ere, aldizkariak izan ditu beste aldaketa batzuk, horien artean aipagarriena, webgune berritua: aldizkaria.elhuyar.org. Bertan, paperean sartzen ez diren eduki gehigarriak eskaintzen dituzte.

Hilabete honetan betetzen da Elhuyarrekin zerikusia duen beste urteurren bat ere: 230 urte bete dira Elhuyar anaiek wolframioa isolatu zutenetik. Hain zuzen,1783ko irailaren 28an lortu zuten wolframioa isolatzea eta esku-artean hartzea. Horretarako behar izan zituzten baliabideak lortzeko, espioitza-lanak egin behar izan zituzten. Istorio horri buruzko xehetasun guztiak, iraileko alean plazaratu dituzte.