Elhuyar Zientzia Azoka egingo dute Bilbon bihartik aurrera

Elhuyar Zientzia Azoka egingo dute Bilbon bihartik aurrera Gazteen proiektuak erakutsiko dituzte eta ginkanak, esperimentuak eta ikuskizunak ere izango dira lau egunetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elhuyar-zientzia-azoka-egingo-dute-bilbon-bihartik-aurrera/@@download/image/zientzia_azoka.jpg
2022/06/01

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gazteen proiektuak erakutsiko dituzte eta ginkanak, esperimentuak eta ikuskizunak ere izango dira lau egunetan.
Elhuyar Zientzia Azoka egingo dute Bilbon bihartik aurrera

Elhuyar Zientzia Azokaren hamargarren edizioa jarriko dute martxan bihar Bilboko Areatzan, eta igandera arte egongo da zabalik. Gazteek ikasturtean landutako berrehun STEAM proiektu egongo dira ikusgai, baita tailerrak, esperimentuak eta zientzia-ikuskizunak ere. Gazteek ez ezik, Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibertsitateek ere parte hartuko dute. 

Bihar abiatuko dute azoka eta lehen egunean erakusketa zabalduko da gazteen proiektuekin, 10:30etik aurrera. Zientzia ginkanak, erronka eta esperimentuak, eta Matriuska zientzia-antzezlana izango dira egunean zehar.

Ostiralean, azokaz gain, zientzia-ginkana eta esperimentu likatsuak egingo dituzte. Larunbatean, berriz, ginkana eta adin guztietarako esperimentuak ez ezik, Adrenakina zientzia-ikuskizuna eskainiko dute. Azkenik, igandean, ohiko ekintzez gain, Zientzia ikusgarria ikuskizuna izango da arratsaldean.