Elhuyar aldizkariko eduki guztiak irakurgai dira apiriletik aurrera

Elhuyar aldizkariko eduki guztiak irakurgai dira apiriletik aurrera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elhuyar-aldizkariko-eduki-guztiak-irakurgai-dira-apiriletik-aurrera/@@download/image/elhuyar_dena-ir_1365766853.jpg
2013/04/11
berria
Apiriletik aurrera Elhuyar Aldizkariko eduki guztiak irakurgai izango dira webgunean. Harpidedunek ez dute orain arte jasotako zerbitzuetan aldaketarik somatuko eta gainontzeko erabiltzaileek, berriz, eduki guztia, salbuespenik gabe, ikusi ahal izango dute hemendik aurrera.


2012an sortu zuten Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren webgunea. Papereko edukiei jarraikortasuna emanaz, 1985etik aurrera argitaratutako eduki guztia biltzen du gaur.

Aldizkaria.elhuyar.org webguneak arrakasta handia izan du, 2012an 22.000 bisitari inguru izan zituen eta, gainera, VI. Tecnalia kazetaritza-saria ere jaso zuen.
 
Orain arte, hala ere, webguneko hainbat eduki irakurri ahal izateko harpidetza edukitzea beharrezkoa zen. Hemendik aurrera, berriz, edozein erabiltzailek ikusi ahal izango du Creative Commons lizentziapean argitaratutako informazio guztia.

1.500 harpidedun inguru ditu orain Elhuyaar aldizkariak, horietatik 32 dira harpidedun digitalakm, eta guztira, % 53 alta ditu edizio digitalak. Harpidedunek orain arteko abantaila berdinak mantenduko dituzte edukiaren irekieraren ondotik, hau da, papereko alea etxean jasoko dute hilero, webguneko 'harpidedunen gunean' hainbat abantaila edukiko dituzte eta, azkenik, Elhuyarrek argitaratutako produktuetan % 20ko deskontua izango dute.