Elgetako Nazioarteko IX. Magia Mostra hastera doa

Maiatzaren 3tik 5era bitarte, herrialde ezberdinetatik etorritako magoek aho bete hortz utziko dituzte Elgetako Espaloia Kafe Antzokira hurbiltzen direnak. Doako ikuskizun eta tailerrak ere izango dira herriko plazan.
Elgetako Nazioarteko Magia Mostrak bederatzigarren ekitaldia dakar astebururako. Maiatzaren 3an hasita, ostiraletik igandera, momentuko profesional onenak batuko dira Espaloia Kafe Antzokian.
Maiatzak 3, ostirala
Antolatzaileek aurreratu dutenez, ostiralean, "magoek ere gustura ikusten duten emanaldi horietako bat" helduko da Malagatik etorritako Dani DaOrtiz maisuaren eskutik. "Inprobisazioaren, kreatibitatearen eta naturaltasunaren maisua da; magoen mago. Liluratzeko moduko karta jokoak egiten ditu oso berea den umore horrekin". Gaueko 22:30ean hasiko da emanaldia, eta sarrera 15 euroren truke eros daiteke (12 euro bazkideentzat).
Maiatzak 4, larunbata
Larunbat gauerako, ordea, ordu eta erdian bost espektakulu bilduko dituen Magia Gala prestatu dute. Portugaldik, Tá Na Manga bikoteak ilusionismoa, antzerkia, musika eta umorea ekarriko dituzte. Luis Boyano galizarrak Kabina espiritista ikuskizuna aurkeztuko du, Lisboako Nazioarteko Magia jaialdian saritua. Hirugarrenik, Gironatik, Mario Lopezek zigarroekin egindako magia dakar. Pilouk, Frantziatikk, karta manipulazio berezia. Eta, azkenik, Errioxatik datorren Edamak pasioz eta indarrez jositako eszenaratze txundigarria eskainiko du.
Galarako sarrerak 18 euroren truke eskura daitezke (15 euro bazkideentzat) baina, nahi izanez gero, asteburu osorako bonua ere eros daiteke 21 eurotan (bazkideentzat 18).
Espaloia Kafe Antzokiaren baitako egitarauaz aparte, Elgetako herriko plazako karpara ere iritsiko da magia. Bertan, adibidez, Katia bisita daiteke, Frantziatik etorritako gorputzik gabeko emakumea. Aurrez aurre ikusteko, hurbildu karpara larunbatean 19:00tan edo igandean 13:00etan.

Doan eta herriko plazan