Elephant Haven: Elefanteen Europako lehen santutegia jaio da

Elephant Haven: Elefanteen Europako lehen santutegia jaio da Ghandi, Frantziako zoo batetik ekarritako elefante asiarra, izan da bertako lehen bizilaguna erreskatatua izan ondoren. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elephant-haven-europako-elefanteen-lehen-santutegia-jaio-da/@@download/image/la-belle-riviere-paisible.jpg
2021/11/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ghandi, Frantziako zoo batetik ekarritako elefante asiarra, izan da bertako lehen bizilaguna erreskatatua izan ondoren.
Elephant Haven: Elefanteen Europako lehen santutegia jaio da

Gandhi 52 urtetako elefante eme bat da, egoera basatian jaiotakoa, ziurrenik Tailandian. Ondoren, 1973. urtean Danimarkako zoora eraman zuten eta azkenik Frantziakora 1998an. Uste da, gatibutza aldian zehar, Gandhik egoera konplexu eta traumatikoak bizi behar izan zituela, eta horrek beste elefanteekin harremanak egiteko zailtasunak eragin dizkio. Hori dela eta, urte luzeetan zehar beste elefanteengandik isolatuta egon da. 

Elefanteak izaki sozialak dira eta beharrezkoa dute euren ongizaterako. Hori dela eta, Frantziako zooko zuzendaritzak Gandhiri beste aukera bat eman nahi izan dio, beste elefanteekin gradualki kontaktua hartzen joan dadin. 

Leku horretarako bidaia ahalik eta motzena izatea nahi zuten zooko arduradunek Gandhik jada adin bat duelako eta gainera artritisa pairatzen duelako. Honela sortzen da Elephant Haven, Frantzian kokatua. Bertan, Gandhik paisaia askotarikoak eta ibiltzeko hektarea ugari ditu. Baita zaintza pertsonalizatua ere eta elefanteentzat bereziki diseinatutako espazioak. 

Gandhi, beraz, azkenik bere etxe berrian dago eta santutegiko espaziora egokitzen ari da sandiaz, perrexilaz eta limoiaz gozatzen, beste jaki goxo askoren artean. 

Lan askoren ostean, azkenik, Gandhirekin Europako lehen elefante santutegia errealitate bihurtu da. Hemendik aurrera Europako zirkuetan eta zoologikoetan esplotatutako elefanteek bertan "erretiratzeko" aukera izango dute, euren azken urteak, bederen, duintasunez bizi ditzaten.