Elephant ****

Urrezko Palma ez ezik, zuzendari onenaren saria ere bereganatu zuen Gus Van Sant zinemagileak Cannesko Zinemaldian drama gogor eta hotz honekin. Drugstore Cowboy garratzaren egileak Portland inguruko institutu batean jazotako sarraskia du ardatz Elephant apartan. Michael Moore zirikatzailearen Bowling for Columbine salaketa-dokumentalean ez bezala, baina, ez ditu gertaerak modu errealista hutsean aurkezten Van Santek. Biolentziari buruz hausnarketa kritiko bat eskaintzen du; lirismoari uko egin gabe. Ausarta eta berritzailea da oso.