Elena Odriozola euskal irudigilea izango da ostiralean Donostian

Elena Odriozola euskal irudigilea izango da ostiralean Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elena-odriozola-euskal-irudigilea-izango-da-ostiralean-donostian/@@download/image/20126202409eusk_irud-elena_odriozola.jpg
2012/12/13
berria
Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen elkarteak abian duen Euskal Irudigileak ekimenaren baitan Elena Odriozola ariko da datorren ostiralean, ekainaren 22an, Donostiako Elkar Aretoan.

Gorka Vázquez, 'Olentzero eta iratxoen jauntxoa' (2011) eta 'The Wish Fish' (2012) filmen zuzendariak hasi zuen 2012ko tertulien txanda maiatzaren 3an Bilbon eta, gerora, Antonio Altarribak Gasteizko Zuloan egin zuen solasaldiaren berri eman genizuen.
Oraingoan berriz,
Elena Odriozolaren txanda izango da. Artea eta Dekorazioa ikasi ondotik, beste proiektuen artean zortzi urtez, publizitate agentzia batean lanean aritu zen Euskal Herrian ezaguna den ilustratzaile donostiarra.
2009an Euskadiko Ilustrazioaren saria irabazi zuen eta etekin handiko ibilbidea darama bizkar gainean. Euskal Irudigileen ekimenak duen oinarrizko jomugari esker datorren ostiralean, ekainaren 22an arratsaldeko 18:00etatik aurrera gertutik jarraitu ahal izango dute Elenea Odriozolaren ibilbidea bertaratzen diren guztiak. 

Elena Odriozolarekin solasaldia:


Non: Donostiako Elkar Aretoan
Noiz: Ekainaren 22an, 18:00etan
Zer: Euskal Irudigileak, Elena Odriozola
Antolatzaileak: Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen Elkartea