Elena Odriozola, Andersen Sarietarako hautagai

Elena Odriozola, Andersen Sarietarako hautagai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elena-odriozola-andersen-sarietarako-hautagai/@@download/image/gaztezulo_elena_1477906085.jpg
2016/10/31
berria
Haur eta Gazte Liburuen Espainiako Elkarteak (OEPLI) Elena Odriozola ilustratzaile donostiarra aukeratu du IBBYk (International Board on Books for Young People) emango dituen 2018ko Hans Christian Andersen Sarietarako hautagai.

Haur eta Gazte Liburuen Espainiako Elkarteak (OEPLI) Elena Odriozola ilustratzaile donostiarra aukeratu du IBBYk (International Board on Books for Young People) emango dituen 2018ko Hans Christian Andersen Sarietarako hautagai.


OEPLIrena da sari hauetara Espainiako Estatutik hautagaiak aurkezteko ardura, IBBYren Espainiako atala den heinean: hautagai bat idazleen atalean, beste bat ilustratzaileen alorrean. Oraingoan, Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak ilustrazio alorrean aurkeztutako euskal hautagaia (Elena Odriozola) izan da aukeratua.

Andersen Saria mundu mailan Haur eta Gazte Literaturan ematen den Sari garrantzitsuenetakoa da. Saria eskuratu duten ilustratzaileen artean daude, besteak beste, Maurice Sendak amerikarra, Anthony Browne eta Quentin Blake britainiarrak, Roberto Innocenti italiarra edo Jutta Bauer alemaniarra. Eta idazleen artean, Christine Nöstlinger austriarra, Gianni Rodari italiarra edota Astrid Lindgren suediarra.

Elena Odriozolak (Donostia, 1967) sari ugari eskuratu ditu orain arte. Besteak beste, 2015eko Espainiako Ilustrazio Sari Nazioanala irabazi zuen eta urte berean, Bratislavako Ilustratzaileen Biurtekoaren"Urrezko Sagarra" jaso zuen "Frankenstein" (Mary Shelley/Elena Odriozola. Nordika Libros, 2013) lanarekin. Birritan jaso du baita ere Ilustrazio Euskadi Saria.

Ilustrazioa gurean



Ilustrazioa gurean

Argazkia: Galder Izagirre - 149.zbka - 2014/0

Ilustrazioak Euskal Herrian merezi dituen estatusa eta miresmena eskuratu ditu azken urteetan, hein handi batean, emakumeek egindako lanagatik. Guztiak ezin orriotara ekarri, eta lagin gisa, bederatzi ilustratzaileri galder izagirreren argazkiak osatzeko eskatu diegu.

IRUDIAK IKUSTEKO HEMEN.