Elena Cajaraville eta Koldobika Jauregiren 'La terre est bleue comme une orange' erakusketa irailaren 5era arte bisita daiteke Donostian

Elena Cajaraville eta Koldobika Jauregiren 'La terre est bleue comme une orange' erakusketa irailaren 5era arte bisita daiteke Donostian Okendo Kultur Etxean kokatutako erakusketa 77 lanez osatua dago. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elena-cajaraville-eta-koldobika-jauregiren-la-terre-est-bleue-comme-une-orange-erakusketa-irailaren-5era-arte-bisita-daiteke-donostian/@@download/image/Elena eta Koldo.jpg
2023/08/23
Okendo Kultur Etxean kokatutako erakusketa 77 lanez osatua dago.
Elena Cajaraville eta Koldobika Jauregiren 'La terre est bleue comme une orange' erakusketa irailaren 5era arte bisita daiteke Donostian

La terre est bleue comme une orange (Lurra urdina da, laranja bat bezala) Paul Éluard poeta surrealistaren poema baten izenburua da, eta beraientzat horrek artearen paradigma islatzen du: laranja ez da urdina, ala bai?

Elena Cajaraville (Donostia, 1965) eta Koldobika Jauregi (Alkiza, 1959) artistak elkartu dira erakusketa honetan baina bakoitza bere arte eremuan aritu da. Natura izan dute abiapuntu eta inspirazio eta bakoitzak bere interpretazioa egin du. Cajaravillek lihozko oihalak egin ditu eta Jauregik eskulturak eta koadroak, formatu desberdinetan, triptikoak edo erretaula barne.  

Bi sortzaileen lanak naturaltasunaren saiakera izan nahi du, sentimenduen eta gogoeten kondentsazioa, batzuetan bere edertasunaren ingurukoa eta  beste batzuetan bere suntsipenaren aurreko beldurrarena. Henry-David Thoreauk idatzi zuen bezala: ona den guztia librea eta basatia da.

Cajaravilleren eta Jauregiren bideak Gipuzkoako Artisten Elkartean gurutzatu ziren 1984an, eta orduz gero ez dira inoiz banandu. Italian (1988an), Nafarroan (Leazkue, 1994an) eta Alemanian  (1995tik 2000.urtera arte) bizi izan dira. Alemanian, Naturarekiko paraleloa den artea izeneko proiektu batean lan egin zuten beste artista plastiko, idazle eta zientzialari batzuekin batera. 2018an elkarrekin parte hartu zuten Telmo Esnalek zuzendutako Dantza filmean; Cajaraville zuzendari artistikoa izan zen eta Jauregi Designer Managerra. Gaur egun Alkizan bizi dira eta bertan lan egiten dute, eta Ur Mara Museoko zuzendaritza partekatzen dute.