Elena Agerre: “Laborantzak Euskal Herri guzian bizirauten ahal du”

Elena Agerre: “Laborantzak Euskal Herri guzian bizirauten ahal du” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elena-agerre-laborantzak-euskal-herri-guzian-bizirauten-ahal-du/@@download/image/2010553668elena_aguerre_3.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Raul Perez
Elena Agerre: “Laborantzak Euskal Herri guzian bizirauten ahal du”
Bidarrain jaioa orain 24 urte, Ezpeletan bizi da Elena Aguerre Euskal Herriko Laborantza Ganbarako langilea. Landa dute lan esparrua, baina epaitegietan nahi baino denbora gehiago ematen ari dira: Pirinio Atlantikoetako prefetak EHLG auziperatu zuen, elkartearen izena legez kanpokoa zelakoan.

Ez zarete une gozoak pasatzen ari… Baikorra naiz. Ez dut sinesten ahalPaueko jujeak EHLG kondenatzen ahalko lukeenik, ikusiz iazko auziairabazi ondoan aurtengo auzia nola iragan den: sostengu erraldoia,kontrako argudioen arintasuna…



Gazteak eta laborantza: elkarrengandik gertu ala urrun? Segur da, besteeskualdetan bezala, gero eta laborari gutiago dela Euskal Herrian ere,baina ttipitze hori emekiago egiten da hemen. Anitz gazterekin laneanari gara.



Gazteei eusteko modurik bai? Ekoizpen sistema eta teknika berriakezagutaraziz. Laborantza geroan bizirauten ahal duen aktibitate batbezala erakutsi behar zaie.


Iparraldeko laborarien arazo nagusiak… Hegoaldean bezala, lurrenprezioa beti gora doa bereziki kostaldetik hurbil diren herrietan.Turismoaren eta urbanizazioren aitzinean, laborantzari doazkion lurrakttipituz joaten dira.



Zein da Iparraldeko lurrik emankorrena? Ez dakit erraiten. Mendilurrak, lur pobreak, emankorrak izan daitezke ardi, behi edo txerriarraza egokiak hautatuz. Tokian tokiko laborantza eginda, laborantzakEuskal Herri guzian bizirauten ahal duela uste dut.
Eta fruiturik preziatuena? Familia gehiena Itsasukoa izanki, Itsasukogereziari pentsatzen dut. Ehunaka gereziei hezurrak kendu ondoan,amatxik egin erreximentak ez du parekorik.