Elements of life

Louie Vega (garai batean Little zen), Masters At Work-eko sortzaile eta partaide da. Vega disko-jartzaile eta kanten nahasketa-egile (erremixak) ezaguna da mundu osoan, baina musika konposatzailea ere bada. Nondik aterako ote du hori guztia egiteko denbora? Berak egindako kantekin osatutako disko honetan (aurreko Nuyorican Soul arrakastatsuan bezala), lagun ugari elkartu ditu: Blaze, Dimitri from Paris, Anané, Raul Midón
eta abar. Emaitza berriz, soul, disco, funk eta latinjazz erritmoekin osatutako unibertso dotore eta erakargarria da.