Elefante blanco

Elefante blanco https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elefante-blanco/@@download/image/2012746371Elefante_Blanco.jpg
2012/07/04
kritika
Testua:
Aktoreak: Zuz: Pablo Trapero. Akt: Ricardo Darin, Jaremie Renier, Martina Gusman.
131.zenbakia
Buenos Aires kanpoaldeko Villa Virgen herrixkan, indarkeria, drogak eta gosea dira nagusi. Julian eta Geronimo apaizek txiroenei laguntzea dute helburu, baina gauzak larritzen doazen heinean, Elizak bete beharreko papera zalantzan jarriko dute. Argentinako aktore nazionala (Darin) herrialdeko zine sozialaren ikur berri bihurtu den zuzendariaren (Trapero) esanetara. Zalantza moralak pizten dituen filma.