Elebitasuna eta burmuina

Haurtzaroan, ama hizkuntzaz gain, beste hizkuntza bat ere ikastea onuragarria da burmuinarentzat. Ondorio hori atera du Londresko Unibertsitatearen ikerketa batek. Erresuma Batuko 105 pertsonen burmuinak haietatik 80 elebidunak aztertu dituzte, eta ikertzaileen arabera, ikasten ari garenean erabiltzen dugun burmuin zatiaren nerbio sistemaren egitura sendoagoa dute txikitan bi hizkuntza ikasitakoek.