Eleberri aurkezpena eta hiru kontzertu izango dira 'Iparraldea Bertan' zikloan

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldea Bertan zikloa antolatu dute otsailaren 28tik martxoaren 20ra bitarte, eta liburu aurkezpena eta hiru kontzertu egingo dituzte Koldo Mitxelena Kulturunearen Santa Teresa komentuko Ekitaldi Aretoan (Donostiako Alde Zaharrean).
Ipar Euskal Herriko artisten sorkuntzak erakusteaz gain, gure lurraldearen kultura aberastasuna Euskal Herriko hegoaldeko biztanleei ezagutaraztea du helburu ekimenak.
Otsailaren 28an izango da lehen ekintza, Habia hirukotearen kontzertua. Elena Haira (altoa, ahotsa), Amaia Hiriart (txeloa, ahotsa= eta Maia Iribarne Olhagaraik (biolina, ahotsa) osatzen dute taldea.
Elise Diletek eta Antton Hariñordokik idatzi eta Ainize Butronek ilustratutako Haize leizean nerabeentzako eleberriaren aurkezpena egingo dute martxoaren 6an.
Philippe de Ezcurra (akordeoia, ahotsa) eta David Arriola (saxofoia) musikarien emanaldia izango da martxoaren 13an, eta azkenik, martxoaren 20an, Ekhi Lambertek Inbasioak disko berria aurkeztuko du.
Ekintzak 19:00etan izango dira eta Internet bidez ere jarraiatu ahal izango dira, zuzenean, esteka honetan.