Elaia Torrontegi, taekwondolaria: "Taekwondoa esker oneko kirola da"

Iraunkortasunaren eredurik garbiena da Elaia Torrontegi (Plentzia, 1981). Txapelketak ez ezik entrenamenduak ere gustuko dituen kirolari bakan horietakoa, urteak daramatza goi mailako kirolaren gailurrean. Aurrera egiteko Madrilera erbesteratu zen, eta handik nazioartera egin du salto.
Londresko Olinpiar Jokoetan izan zara berriki Brigitte Yagueren ordezko moduan, eta hark zilarrezko domina eskuratu du. Nola bizi izan dituzu zuk Jokoak?
Bi alderdi ditu ordezko moduan joateak. Batetik, negatiboa, Olinpiar Jokoengan pentsatzerakoan ez baituzu ordezko moduan joango zarenik espero, eta beraz pausotxo bat atzeratuago geratzen denaren zapore gazia nabari duzu. Bestetik, ordea, Jokoak bizitzeko aukera paregabea da; dena oso era intentsuan sentitzen duzu, barne-barnetik, baina aldi berean, frogan ariko denaren nerbio hiltzaile hori sentitu gabe.
Zein da ordezkoen egunerokotasuna?
Lehiaren eguna heldu bitartean egunero elkartzen nintzen titularrarekin, eta goizetan entrenamendu saio bat egiten genuen. Hortik aurrera, denbora libre dezente izan genuen, eta beraz, taldearekin batera atzera eta aurrera ibili ginen, olinpiar giroan murgildurik, hiriaz gozatzen.
Beraz, gustura itzuli zara. Taekwondoa, hain zuzen, 2000n izendatu zuten kirol olinpiko, Sidneyko Jokoetan, baina bere jatorria askoz zaharragoa da, ezta?
K.o. 50 urtean, gutxi gorabehera, sortu zen Korean. Arte milenarista da, bertako monjeek etxeak eta jendea defendatzeko erabiltzen zutena, eta hiru erreinutan sortutako arte ezberdinen nahasketaren ondorioz garatu zen, Asia aldeko beste hainbat arte martzialen modura. Pixkanaka, mendebalderantz hedatzen joan da, eta guganaino iristea lortu du.
Asiako kulturatik barneraturiko elementuak ditu: hitzak, ohiturak
Bai, izen eta deitura guztiak korearrak dira. Borrokalari bakoitzaren maila jakiteko bereizgarria gerrikoaren kolorea da, eta hori ere Asiako kulturatik dator. Dobok izeneko jantziak ere jatorri bera du, eta tatamira sartu aurretik eta bertatik irteterakoan sabonim edo maisua agurtu behar da. Diziplina, azken batean, bertatik eskuratu dugu.
Eta zerk erakarri zintuen zu?
Aitari asko gustatzen zitzaizkion arte martzialetako filmak, eta beraz, neba eta biok herriko gimnasioan hasi ginen elkarrekin. Gurasoei ideia bikaina iruditu zitzaien, kirola egiteaz gain diziplina eta norbanakoen defentsa ere lantzen genituelako.
Azalduiguzu nolakoa den taekwondo borroka bat.
Borroka bakoitzak bi minutuko hiru erasoaldi ditu; erasoaldien artean minutu bakarreko atsedenaldia ematen digu epaileak, eta une hori erabiltzen dugu eserlekura joan eta entrenatzailearekin borroka komentatzeko.
Eta nola funtzionatzen dute puntuazioek?
Konbate bat hainbat modutan irabaz daiteke. Lehena: hiru erasoaldiak bukatutakoan puntu kopururik altuena duenak irabazten du; hau da garaipena lortzeko modurik ohikoena. Bigarrena: hiru erasoaldiak bukatzerakoan markagailuan berdinketa ageri bada, urrezko puntua jokatzen da; hots, bi minutuko laugarren erasoaldi bat egiten da eta puntua lortzen duen lehenak irabazten du borroka. Baina bi minutuak igarotakoan borrokalariek ez badute punturik lortu, epaileak bildu eta irabazlea nor den erabakitzen dute. Hirugarrena: hirugarren erasoaldia hasi aurretik, lehen bietan hamabi puntuko aldea lortu duen borrokalariak zuzenean garaipena lortuko du. Laugarrena: legez kanpoko gauzak egiteagatik epaileek zigorrak ezartzen dituzte; larritasun mailaren arabera, puntu erdi ala puntu oso bat ken diezaiokete borrokalariari. Borroka berean lau puntu oso kentzen baldin badizkizute, borroka galdu duzu. Bosgarrena eta azkena: K.O.z irabaz dezakezu.
Pisuen arteko aldeak ezberdintasunak eragingo ditu borrokatzeko moduan, ezta?
Halaxe da; gure kategorian, esaterako, arintasuna oso nabarmena da. Pisu gehiago dutenak, aldiz, indartsuagoak dira. Gainera, borroka planteatu eta egiteko moduan, distantziaren neurketan, arintasunean, mugikortasunean, etab. eragiten du. Bakoitzaren ezaugarrien arabera, nork bere kategoria aukeratuko du, eta horretara moldatuko du pisua, gorantz zein beherantz.
Zer pasako litzateke pisu hori gaindituko bazenu: hurrengo kategorian lehiatzen jarraituko zenuke, ala zailagoa litzateke bertan mantentzea?
Esan bezala, 46 kiloz azpiko neskekin lehian aritzen naiz. Estatu mailan 1,58 metroko altuera izateak neurri estandarraren barnean kokatzen banau ere, nazioarteko txapelketetan ni baino aurkari altuagoak izaten ditut, eta distantziaren kontrol zorrotzagoa eskatzen dit horrek. Pisua gainditu eta hurrengo kategoriara igoko banintz, neska altuagoekin egingo nuke topo, eta borrokatzeko modua egokitu beharko nuke. Dena den, aurten hainbat saiakera egin ditut kategoria horretan, nire kategoria ez bezala, Moska kategoria olinpikoa delako, eta emaitzak ez dira batere txarrak izan.
Zailtasunik izaten al duzu kategoria horretan mantentzeko?
Urtean zehar bizpahiru kilo gehiago izaten ditut, eta txapelketarako elikadura zaindu behar izaten dut.
Arte martzial gehienen atzean bizi-filosofia bat izaten da. Taekwondoaren kasuan, zenbateraino da kirola eta zenbateraino bizi filosofia?
Neurri batean arrazoi duzu. Gaur egun badago taekwondoarekin batera arte martzialen filosofia jarraitzen duenik, eta baita kirol moduan soilik praktikatzen duenik ere. Oro har, lehiaketetan aritzen garenok errendimendu altuko kirol moduan lantzen dugu. Nire kasuan, bizi filosofiatzat hartzen dut, baina ez arte martziala delako, bizitza osoa taekwondoaren inguruan egin dudalako baizik.
Jakin dut taekwondoa arma zuritzat hartua dela kiroldegitik kanpo erabiliz gero
Hala da, baina nik neuk ez dut sekula lehiaketa eta entrenamenduetatik kanpo erabili beharrik izan. Ezinbestekoa dena zera da, taekwondoan aritu nahi duenari kirolaren nondik norakoak erakustea. Baina hori joko guztiekin egin behar da, eta beraz, gurea ez da aparteko kasua.
Gure artean gero eta jende gehiago ausartzen da arte martzialak praktikatzera.
Taekwondoa eskura dugun esker oneko kirola delako. Oinarrizko teknika oso zabala du, eta gerrikoaren kolorea aldatuz joateko, diziplina eta iraunkortasuna behar dira. Gainera, bakarkako kirola da batetik, norberak egindako lana azpimarratzen duelako; baina, era berean, kideen laguntza behar da entrenatzeko.
Euskal Herrian taekwondolari asko al zabiltzate?
Euskadiko datuei erreparatzen badiegu, 2011n 2.000 lizentzia eman zirela ohartuko gara; dezente dira! Dena dela, futbola bezalako kirolekin alderatuz, gutxiengoa duen kirola da, eta ondorioz, hedabideetan gutxi azaltzen da.
Eta nesken eta mutilen arteko parekidetasunari dagokionez, zein egoeratan dago taekwondoa?
Praktika aldetik, gizonezkoek dituzte lizentzia gehiago. Haurtzaroan, dena den, neska askok probatzen du taekwondoa, eta orokorrean emakumezkoek oso gustuko izaten duten kirola da. Estatu batetik bestera alde ikaragarriak ere izaten dira: Asia aldeko hainbat herrialdetan emakumezkoen partaidetza mugaturik dago, eta Iranen, esaterako, gizonezkoek aspalditik talde oso indartsua duten arren, emakumezkoek berriki sortu dute berena.
Posible al da taekwondotik bizitzea?
Salbuespen oso gutxi salbu, gure artean ezinezkoa da. Laguntza garrantzitsuak lortzeko munduko txapelduna izan behar duzu, noski, pisu maila olinpikoetan; hori lortu eta dagozkion laguntzak jasota ere, ez du bizitzeko nahikoa ematen. Horregatik da horren garrantzitsua lehiatzen ari zaren bitartean ikasketak egitea, gerora lanbide egoki bat lortu ahal izateko. Nik jarduera fisikoarekin eta errendimenduarekin erlazionaturiko ikasketak egin ditut, eta doktoregoarekin nabil orain.
Amaitze aldera, noiz arte gustatuko litzaizuke jarraitzea?
Gogoak "akabo" esaten didan arte! Baina hori inoiz gertatuko ez balitz, kirolari moduan utzi eta beste bideetatik, alegia, entrenatzaile edota prestatzaile fisiko moduan, jarraitzen ahaleginduko nintzateke. Oraingoz behintzat, ez dut taekwondoaren mundua uzteko gogorik!
Zein litzateke erretiratu aurretik betetzea gustatuko litzaizukeen ametsa?
Munduko txapelketa bat irabaziz gero, nahiko konforme gera nintekeela uste dut.