'El viaje a ninguna parte' antzezlana izango da Bilboko Pabiloi 6an
El viaje a ninguna parte obrarekin emango dio hasiera Bilboko Pabiloi 6 guneak hamahirugarren denboraldiari, abuztuaren 25etik irailaren 17ra. Antzezlana 2021ean estreinatu zuten Arriaga Antzokiak eta Madrilgo Fernán Gómez Antzokiak, eta ordutik biran ibili dira Espainiako Estatuan.
Obra honek Fernando Fernan Gomezen nobela du oinarri. Ondoren filma egin zuten, eta antzerkira ere egokitzea erabaki zuten gero. Ignacio del Moralek egin du egokitzapena eta Ramon Bareak zuzendaritza lana.
El viaje a ninguna parte lanak komikoen lanbidea aurrera eramateko modu jakin batez hitz egiten du, konpainia ibiltari baten gorabeherez. Azken finean, ogibideaz mintzo da, bizitzaren eta erresistentziaren mikromundu txikia den horretaz. Mendeetako tradizioa da, etengabe birsortzen dena, eta askotariko ibilbideak erakusten ditu. Lanbideari egindako omenaldia da azken finean. Benetan bokaziozkoa den ogibideari. «!Qué oficios, qué oficios!´´, a zelako ogibidea, mendez mende iraun eta birsortzen dena. Hil eta birsortu egiten da. Zinema, soinudun zinema, irratia, telebista, Internet… etorri diren arren.

Honako aktore hauek igoko dira oholtzara: Patxo Telleria, Mikel Losada, Ramon Barea, Itziar Lazkano, Irene Bau, Olatz Ganboa, Diego Perez, eta Adrian Garcia de los Ojos.
Emanaldietarako sarrerak hemen eros daitezke.
