EL SURKO DEL TIEMPO/DENBORAREN ILDOA ***

121 Krew 2000 urtean sortu zen Bilbo eta Barakaldo artean. Taldea graffitiarekin lotua zegoen hasieran, eta rapa egiten hasi ziren ondoren. Urte hauetako esperientziak lagunduta, hamahiru abestiz osatutako disko hau kaleratu dute orain. Hitzetan gaztelera nagusi izan arren, euskara tartekatzeko ahalegin berezia nabari zaie. Ezkerraldeak bizi duen garapenaren testigu dira, eta ez zaie ikusten dutena gustatzen. Kantuetan, eguneroko errealitate gordinaz mintzo dira, ezkerr(ald)eko ikuspuntu batetik. Kantu ilun eta zuzenak dira (taldearen weborrian eskura dituzu!).