“El Rego

“El Rego https://www.gaztezulo.eus/albisteak/el-rego/@@download/image/El_Rego_El_Rego.jpg
2012/02/03
kritika
Testua: Julen Azpitarte
El Rego
126.zenbakia
Theophile Rego, El Rego, 1938. urtean Beninen jaio zen musikari afrikarra da, eta afro-funkaren aitabitxia dela esan ohi da –Fela Kuti nigeriarraren maila berean dagoen izena da, askoz ezkutuagoa izan arren–. Bildumak 60ko eta 70eko hamarkadetako hamabi pieza biltzen ditu, Afrika bera baino koloretsuagoak eta dantzagarriagoak. Gainera, askotariko elementuekin jantzita datoz: perkusio tribalak, wah-wah efektuko gitarra hotsak, soul izpiak, teklatu kalamastrak, latin pasarteak edo funk kutsuko baxu erritmoak, besteak beste. Liluragarria.