El otro lado de la cama (L’autre cote de la chambre) ***

El otro lado de la cama (L’autre cote de la chambre) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/el-otro-lado-de-la-cama-lautre-cote-de-la-chambre/@@download/image/21p44-3.jpg
2002/07/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Emilio Martinez Lazaro. Aktoreak: Ernesto Alterio, Paz Vega, Guillermo Toledo. Generoa: komedia / musikala. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2002. Iraupena: 114 minutu. 
21.zenbakia
El otro lado de la cama (L’autre cote de la chambre)   ***
Komedia musikal atsegina da, zinez. Malagako Zinemaldiko sari nagusia bereganatu zuen, eta gustura ikusten den film horietarikoa da. Gazte talde baten nondik norakoak kontatzen ditu modu dibertigarrian pelikulak. Hala, adiskidetasuna, sexua, maitasuna, fideltasunik eza, zurrumurruak eta gezurrak gurutzatu egiten dira etengabe pop-rock musikaren babesean. Aktoreek, gainera, abestu eta dantzatu egiten dute Los Rodriguez, Kiko Veneno, Tequila, Nacho Mastretta eta beste hainbat musikariren kantuen doinuen erritmora. Barre apurtxo bat egiteko espeziala.