El embrujo de Shanghai (L’envoutement de Shanghai) **

El embrujo de Shanghai (L’envoutement de Shanghai) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/el-embrujo-de-shanghai-lenvoutement-de-shanghai/@@download/image/18p44-4.jpg
2002/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Fernando Trueba. Aktoreak: Fernando Tielve, Ariadna Gil, Fernando Fernan-Gomez. Generoa: drama. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2002. Iraupena: 120 minutu. 
18.zenbakia
El embrujo de Shanghai (L’envoutement de Shanghai)   **
Hasiera batean, Victor Erize kultuko zinemagilea aukeratu zuen Andres Vicente Gomez ekoizleak Juan Marse idazlearen eleberririk erakargarriena egokitzeko. Kalapita garratz batek, ordea, proiektutik kanpo utzi zuen La Colmena maisulanaren egilea, eta Fernando Trueba interesgarriak hartu zuen haren lekukoa. Gerra osteko Bartzelonako auzune umil batean bizi da Dani nerabea. Errealitate ilunetik ihes egiteko, irudimena darabil. Maitasun goiztiarrak, ipuin kontalari anarkistak eta ilusio ameslariak gurutzatzen dira filmean barrena. Truebaren porrotik latzena izan zen. Aspergarria, pasio barikoa eta arrunta. Inor gutxi liluratuko du.