El Columpio Asesino: zortzi hiltzaile

Punteo eta bonbo bikoitzak nagusi diren Euskal Herri honetan, eskertzekoa da El Columpio Asesino bezalako talde baten musika entzutea. Izan ere, gitarra, baxua eta bateriaz gain, sintetizadore eta makinak erabiltzen dituzte, gurean ezohizko diren paisaia musikalak marrazteko. Uda honetan grabatutako maketa bi lehiaketetara aurkeztu dute. Euskadi Gaztekoa irabazi dute, eta Villa de San Adrian maketa lehiaketan finalera iritsi dira.
Euskadi Gaztea maketa lehiaketa irabazi duzue. Pozik egonen zarete.
Ezusteko atsegina izan da. Maketa grabatu eta oso pozik ginen lortu genuen emaitzarekin. Hainbat lekutara bidali genuen, gehiegi espero gabe, eta hara non irabazi dugun.
Zortzikotea zarete. Nola moldatzen zarete zuen artean?
Dena zailagoa da. Adostu beharrekoak eta akordioak behar-beharrezkoak dira, eta malgua izaten jakin behar duzu. Dena dela, gure arteko komunikazioa ona da.
Bateria, gitarra eta baxuaz gain, sintetizadore eta makinak ere erabiltzen dituzue.
Bateria, gitarra eta baxua zuen talde klasikoa ginen, baina sintetizadore bat erosi eta eskaintzen zigun aukerarekin maitemindu ginen. Entzuten genuen musika guk ere egin genezakeela ohartu ginen.
Zein musikaz ari zarete?
The Clash eta Pixies oso gustuko genituen, baina musika elektronikoa ere asko atsegin dugu. Alpha, Daft Punk, edo Etienne de Crecy bezalako taldeak interesatzen zaizkigu oso. Horrez gain, azken bolada honetan, jazz asko entzuten dugu.
Kafe Antzokian eskeini zenuten kontzertua telebistaz eman da. Zein balorazio egiten duzue?
Oso esperientzia polita suertatu zen, nahiz eta emaitzarekin oso kontent ez egon. Aurrera begira, uste dugu asko hobetu dezakegula.
Euskadi Gaztea maketa lehiaketak ate asko irekiko al dizkizue?
Jendea interesatzen hasia da gure musikarekin. Kontzertu zenbait atera zaizkigu, baina oraindik ere goizegi dela uste dugu. Ikusi behar zer gertatzen den.