EL CLUB DE LOS NO ELEGIDOS

Urte eta erdi besterik ez da joan Sök nafarrek 13 mantracks izeneko lehen diskoa karrikaratu zutenetik, eta jada, hemen duzue bigarren lana. Esan dezagun egia: disko ona egin du Sök-ek, zirrikituetan ugaria, estiloetan aberatsa, hitzetan azkarra, soinuan indartsua. Lehen diskoan bezala, hamar kanta hauetan lekua dago esperimentazioarentzat, eta hori da euren meritu handiena: rockaren kontzeptu zabal baten gainean eraikitako abestiok ezustekoz beteta daudela. Bateriajotzailearengandik hasita kantariarengana heldu arte, maila handia erakutsi du talde osoak. Lan ona.