El camino de San Diego (Le chemin de San Diego) ***

El camino de San Diego (Le chemin de San Diego) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/el-camino-de-san-diego-le-chemin-de-san-diego/@@download/image/68p54-2.jpg
2006/11/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Carlos Sorin. Aktoreak: Ignacio Benitez, Carlos Wagner La Bella, Paola Rotela. Generoa: komedia. Herrialdea: Argentina / Espainia. Urtea: 2006. Iraupena: 98 minutu.
68.zenbakia
Historias minimas zirraragarriaren egileak Diego Armando Maradona futbol jokalari argentinarraren miresle xume baten gorabeherak dakarzkigu road movie bitxi eta atsegin honetan. Pelusa-ren zale sutsua da Tati Benitez. Oharkabe, haren itxura duen zuhaitz baten sustraiarekin egin du topo oihanean. Maradona Buenos Airesko ospitale batean larri dagoela jakin eta gero, zuhaitz sustraia bizkarrean hartu eta bere idoloari bisita egitera joko du. Bidean, pertsonaia xelebre ugari ezagutuko ditu, eta kamioilari brasildar jator baten lagun mina egingo da. Herri xehearen fede beharraz mintzo da Carlos Sorin zinema zuzendari argentinarra umore ukituz zipriztindutako film samur honetan. Oso pelikula txikia da.