El bonaerense ****

El bonaerense **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/el-bonaerense/@@download/image/29p44-4.jpg
2003/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Pablo Trapero. Aktoreak: Jorge Román, Mimí Ardúh, Darío Levy, Victor Hugo Carrizo. Generoa: drama. Herrialdea: Argentina. Urtea: 2002. Iraupena: 105 minutu.  
29.zenbakia
Argentinako herri txiki batean bizi da "El Zapa" sarrailagile apala. Kartzelatik igaro ostean, herria utzi eta Buenos Aires hiriburura jo du lan bila. Osabak gomendaturik, polizia lanpostu bat erdietsiko du berehala. Hiriko bizitza, ordea, gogorra da oso. Infernua, alegia. Mundo Grua apartaren zuzendari gazteak aktore ezezagun eta ez profesionalekin egin zuen lan film honetan. Pelikula bikaina da. Laudorio eta sari anitz jaso ditu. Argentinako zinema modan dago, ezbairik gabe.