El asombroso mundo de Borjamari y Pocholo *

El asombroso mundo de Borjamari y Pocholo * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/el-asombroso-mundo-de-borjamari-y-pocholo/@@download/image/47p50-6.jpg
2004/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendariak: Enrique Lopez Lavigne eta Juan Cavestany. Aktoreak: Santiago Segura, Javier Gutierrez, Guillermo Toledo. Generoa: komedia. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2004. Iraupena: 90 minutu. 
47.zenbakia
XXI. mendean bizi arren, 80ko hamarkadan hondoraturik segitzen dute Borjamari eta Pocholo anaia bitxiek. Pijoak eta freaky hutsak dira biak, eta nostalgiaz oroitzen dute Mecano pop taldearen urrezko garaia. Ana Torroja eta Cano anaiak berriz ere elkartu, eta Festimad jaialdian kontzertu bat eskainiko dutela kontatu die Pelayo lehengusuak. Baina, noski, guztia broma krudel bat baino ez da. Komedia arin, txolin eta tuntuna da.