El Arte del Sabor

Iruzkindu bai, baina ezinezkoa da kritika ezkorrik egitea horretarako zirrikiturik uzten ez duen lanari. Ordubete pasatxo irauten duen disko hau Bebo Valdes kubatar piano-jolearen diskografiaren lagin bat besterik ez da. Israel Cachao Lopez jauna baxuan eta Carlos Patato Valdes perkusioan, hirukoa osatzeko. Jazza eta kubatar musika herrikoia fusionatzearen arteaz mintzo da inprobisaziorako dohaina duten hiru artista hauen musika. Klase magistrala da, lasai entzuteko moduko hamazazpi abesti. 2001ean argitaratua. Pieza batzuetan, gainera, saxofoia eta klarinetea jo zituen Paquito D'Rivera musikariak.