Ekuadorrek plastikozko hondakinak gasolina bilakatuko ditu

Ekuadorrek plastikozko hondakinak gasolina bilakatuko ditu Plastikoa gizateriak duen arazorik handienetakoa da. Ekoiztea erraza eta merkea denez eta gainera izugarri irauten duenez, multinazionalen material kuttun bilakatu da urtetan zehar. Zoritxarrez ordea, asko irauten badu ere, ia gehienetan erabilera bakarra eman ohi diegu plastikoz egindako produktuei kutsaduraren munstroa elikatuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ekuadorrek-plastikozko-hondakinak-gasolina-bilakatuko-ditu/@@download/image/botellasdos-6b9087059e487e190e73b3ad14325ed9.jpg
2019/08/23

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Plastikoa gizateriak duen arazorik handienetakoa da. Ekoiztea erraza eta merkea denez eta gainera izugarri irauten duenez, multinazionalen material kuttun bilakatu da urtetan zehar. Zoritxarrez ordea, asko irauten badu ere, ia gehienetan erabilera bakarra eman ohi diegu plastikoz egindako produktuei kutsaduraren munstroa elikatuz.
Ekuadorrek plastikozko hondakinak gasolina bilakatuko ditu

Irtenbiderik ez duela dirudien egoerarekin nekatuta Ekuadorreko gobernua etorkizunera begira jarri da. Horregatik plastikoa gasolinan bilakatzen duen planta jarri du martxan. Haatik, horrela esanda irtenbidea arazoa baino okerragoa dela badirudi ere, ekimen honekin geroz eta pertsona gehiago animatuko lirateke birziklatzera.

Modu honetara plastikozko ontzi eta botila horiek ez dute lekurik okupatuko eta bigarren bizitza erabilgarri bat izango dute. Horrela, Ekuador Hego Amerikako lehen herrialdea bilakatu da teknologia ekologista hau ezartzen.

Beraz, plastiko ontziak erregai bilakatuko dira parafina, kerosenoa, gasolina eta diesela erauziz alderantzizko ingeniaritza mekanismo bat erabiliz. Prozesuan ez da ingurugiroa kaltetzen, ez baitu berotegi efektua sortzen duten inolako gasik igortzen.

Plana prest egongo da 2020rako eta Cayambe-n kokatuko da. Gainera, inguruko biztanleen artean 140.000 lanpostu berri sortuko ditu. Ekimen honetaz gain, erabilera bakarreko plastikoaren kontsumoa modu ofizialean debekatzeko kanpaina ere martxan jarriko du gobernuak. Keinurik txikiena ere beharrezkoa baita arazo honen aurrean.