Ekonomia berpizteko: paradisu fiskalak

Ekonomia berpizteko: paradisu fiskalak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ekonomia-berpizteko-paradisu-fiskalak/@@download/image/datu_dantza_par_1370439356.jpg
2013/06/10
albiste-laburra
142.000 milioi euroko ziztada jasoko luke mundu mailako ekonomiak paradisu fiskalak deuseztatuz gero. Intermon Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak emandako datua da. Txosten berean azaldu dutenez, azken hogei urteotan %60 egin dute gora planetako populazio aberatsenaren –populazio osoaren %1– diru sarrerek. 100 pertsona aberatsenek 240.000 milioi dolar irabazi zituzten 2012an.