Ekoliderra izan nahi?

Ekoliderra izan nahi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ekoliderra-izan-nahi/@@download/image/201011243197ekolider.jpg
2012/12/13
berria
Ekoliderra izan nahi?
Kutxak bigarren urtez antolatu du Ekoliderrak egitasmoa. Ikasleekin, elkarteetako kideekin, edota mendizaleekin iraunkortasunaren alde lan egingo duen sarea osatzean datza ekimena.

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, euskaraz jakitea beharrezkoa da eta abenduaren 3a da izena emateko azken eguna. Parte hartzeko prest dauden guztiak elkarrizketatuko dituzte, azken aukeraketa egiteko. Izan ere, gehienera 30 neska-mutil ariko dira Ekoliderrak egitasmoan.
Besteak beste, tailerrak, talde lanak eta mendi bueltak egingo dituzte, eta talde buru, hots liderra, izateko gaitasuna ere landuko dute. Teoria eta praktika, bi hitzetan. 17 egunetan elkartuko dira 30 gazteak ekaina bitartean, eta zenbait asteburu Arotz Enean eta Lakaben pasatuko dituzte.
Rockefeller Fundazioak duela bi hamarkada sorturiko Lead programaren moldaketa da Ekoliderrak egitasmoa. Eusko Ikaskuntzak eta Cristina Enea Fundazioak ere babestu dute ekimena.