Ekobidaiari baten bila

Ekobidaiari baten bila https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ekobidaiari-baten-bila/@@download/image/20129107582ekobidaiaria.jpg
2012/12/13
berria
Ekobidaiari baten bila
Kutxa Ekogunea munduko esperientzia jasangarrien berri emango duen ekobidaiari baten bila dabil. Horretarako,  6.000€ko diru-laguntza eskaintzen du munduan zehar proiektu eta ekimen jasangarriak gauzatu edo ezagutu ahal izateko.

18 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago ekimen hau eta helburua munduko kultura eta bizitzeko praktika jasangarri ezberdinak ezagutaraztea da. Partaideek euskara, gaztelania eta ingelesa menderatu beharko dituzte, eta ezinbestekoa izango da Kutxabankeko bezero izatea, besteak beste.

Lehiaketa honekin Kutxa Ekoguneak munduan dauden ekimen eta esperientzia jasangarrien berri eman nahi du modu aktiboan eta norbanakoak jorratu nahi duen edozein proiektu egi bihurtzeko aukera eskaini kultur eta hizkuntza aniztasunaren funtsa zabalduz.

3 proiektu > 3 kontinente > 3 hilabete
3 kontinente bisitatzeko aukera izango du Ekobidaiariak, 3 hilabetez gutxienez. Horretarako, Kutxa Ekoguneak jorratzen dituen 5 ildo estrategikoetatik 3 aukeratu beharko ditu. Ildo bakoitza munduko herrialde ezberdinetan garatu nahi duen proiektu edo esperientzia batekin lotu eta bidaiaren nondik norakoak azaltzen dituen bideo-proposamena prestatu beharko du.

Bideo-proposamen horrek gehienez 3 minutuko iraupena izango du eta bidaltzeko azken eguna urriaren 14a izango da. Bideo guztiak Kutxa Ekogunearen Facebookean egongo dira ikusgai eta boto gehien lortzen dituzten bost partaideak finaleko fasera igaroko dira.

Beraz, hasi buruari ematen, zure ekobidaiaren bideo-proposamena jasotzeko irrikitan gaude eta!

Baldintzak


  • 18 urtetik gorakoa izatea
  • Euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzea
  • Ingurumenari eta jasangarritasunari loturiko gaiekiko interesa izatea
  • Astero bizipenen berri ematea
  • Kutxa Ekogunearen jarraitzaile izatea Facebooken
  • Kutxabankeko bezero izatea