Ekoantsietatea, aldaketa klimatikoak osasun mentala kaltetzen duenean
Kutsadura, beroa eta aldaketa klimatikoa protagonista dira egunero iristen zaizkigun albisteetan. Nahita ere, ekidin ezin den gai bihurtu da; politikariek eta enpresek neurri zehatzak hartzeko konpromiso falta dute, eta bitartean, gutako bakoitza ekintza txikiekin egoera aldatzen saiatzera kondenatuta dago.
Ingurugiroarekiko ardura horrek antsietatea eta nekea eragin zezake, eta tenperatura altuak zein plastikoz betetako ozeanoak gurean ere ikusten hasi garen honetan, geroz eta gehiago dira ekoantsietateak jota bizi direnak. Krisi klimatikoak ez du soilik gure planeta arriskuan jarri; gure osasuna ere kaltetzen ari da, bai fisikoa eta baita mentala ere.


