'Ekintza eta pentsamendua: Indarkeria sexista apurtuz' mintegia San Telmo Museoan

'Ekintza eta pentsamendua: Indarkeria sexista apurtuz' mintegia San Telmo Museoan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ekintza-eta-pentsamendua-indarkeria-sexista-apurtuz-mintegia-san-telmo-museoan/@@download/image/donostia_2016_l_1377157651.jpg
2013/08/21
berria
Abuztuaren 23 eta 24an egingo da Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren Bake-ituna proiektuaren baitan. Filosofiatik eta ekintzatik abiatuta gorputza artxibo politiko eta kultural gisa ulertzea izango du helburu eta Beatriz Preciado filosofoa izango du hizlari nagusi.

Gorputzaren ezagutza desnaturalizatzeko, indarkeria sexista erakunde-ordena zalantzan jarriz birpentsatzeko edo aktibismo feminista eta transfeministaren barneko ekintza metodologiak eratzeko aukera izango da mintegian, betiere, tokiko ikuspegia kontuan hartuta eta bertako eztabaidak testuinguru
horretan txertatuz.

Beatriz Preciado filosofoa azkeneko proposamenek ekarpen handia egin diote feminismoari, eta ezinbestekoa izan da espainiar estatuan transfeminismoa feminismoaren korronte gisa ezarri ahal izateko. Aski ezaguna da, estatu mailan, Preciadok egin duen lana, ez soilik bere liburuengatik, baita gune edo topagune ezberdin asko sortu dituelako ere. Esate baterako, Bartzekolako MACBAn, Sevillako UNIAn edota Donostian, Artelekun.

Preciadoz gain, Leire San Martin Bake-itunaren proiektu pedagogikoaren arduraduna, Bilgune Feminista, Medeak, Garaipen, Plazandreok eta Presoen inguruko ikerketa bideratu duen taldea ere mintegian izango dira.

Mintegia San Telmo Museoko elizan egingo da, Donostian, eta doakoa izango da 300 leku bete arte. Hori bai, parte hartu nahi duenak, aldez aurretikeman behar du izena. Horretarako, mezu bat bidali behar leiresanmartin@gmail.com helbidera, gaia 'Ekintza eta pentsamendua' jarrita eta norbere datu pertsonalak (izen deiturak, e-posta, telefonoa).

Egitaraua


Ostirala 23

- 10:30 Mintegiaren aurkezpena.
- 10:45- 14:15 Gorputz baten historia politikoa: setioa, sutea eta berreraikitzea. Beatriz Preciado.
- 16:00-20:00 Mahai ingurua: Indarkeria sexistari aurre egunez egun. Hurbilpena, ekintza lokaletik. Garaipen, Bilgune Feminista, Colectivo-Investigadoras Presas, Medeak, Plazandreok.

Ostirala 24

- 11:00- 14:00 Gorputz baten historia politikoa: setioa, sutea, berreraikitzea. Beatriz Preciado.
- 16:00 Gerratea alderantziz. Bake-ituna erakusketaren irakurketa feminista
1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikuntza erakusketan zehar ibili gidatua. San Telmo Museoa eta Untzi Museoa. Leire San Martin

Izen-ematea:

Doan, 300 leku bete arte.
Izena emateko bidali mezua leiresanmartin@gmail.com helbidera. Gaia: 'Ekintza eta pentsamendua' eta datu pertsonalak (izen deiturak, e-posta, telefonoa).