Ekimen ugari gay, lesbiana eta transexualen eskubideen alde

Ekimen ugari gay, lesbiana eta transexualen eskubideen alde https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ekimen-ugari-gay-lesbiana-eta-transexualen-eskubideen-alde/@@download/image/2007628294720070628-Ekainak28-LasMarias.jpg
2012/12/13
berria
Ekimen ugari gay, lesbiana eta transexualen eskubideen alde
Gay eta Lesbianen eskubideen aldeko nazioarteko eguna da gaur, eta oraindik arlo honetan egiteko asko dagoenez, mobilizaziorako deia egin dute hainbat taldek. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak izango dira arratsaldean.

Lehenengo mobilizazioa Donostian izango da. Gay eta lesbianen harrotasunaren aldeko manifestazioa Bulebarrean hasiko da 19:30ean, "Atzerapausorik ez, lesbofobia, homofobia, transfobia ez" lelopean. Bost Axola, Ehgam, Gehitu eta  Medeak taldeek antolatu dute mobilizazioa.
Iruñean 20:00tan hasiko da mobilizazioa, autobus geltokitik.
Gasteizen ere 20:00tan hasiko da manifestazioa, Ama Zuriaren plazan.
Bilbon Moiua plazan hasiko da protesta ekitaldia 20:00tan. Baina Bilbon mobilizazioaz haratago, festa ere izango da. Bizkaiko EHGAMek manifestazioa eta gero festa egingo du kafe antzokian, 21:00ak aldera. Jaierako sarrera doan izango da, eta afaldu nahi dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Izan ere, EHGAMek aurten 30 urte beteko ditu, eta hainbat ekitaldi antolatzen ari da urteurrenaren harira.
Baionan manifestazioa joan den larunbatean egin zuten.