Ekialde Hurbileko zinema zikloa antolatu dute Bergaran

Ekialde Hurbileko zinema zikloa antolatu dute Bergaran https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ekialde-hurbileko-zinema-zikloa-antolatu-dute-bergaran/@@download/image/201252271walkonwater.jpg
2012/12/13
berria
Ekialde Hurbileko zinema zikloa antolatu dute Bergaran
Gaur hasiko da, 20:30etan, Bergarako Kultura gidaren baitan antolatu duten Ekialde Hurbilaren inguruko zinema zikloa. Guztira, bost film izango dira ikusgai gaurtik hasi eta maiatzaren 30era bitarte, Bergarako Zabalotegi Aretoan.


Eytan Fox zuzendari israeldarrak 2004an estreinatu zuen Walk on Water filma izango da, besteak beste, zinema zikloaren ateak zabalduko dituena. Lehendabiziko honek, gerrako kriminal nazia akatu behar duen Mossad Israelgo agentziako kidearen istorioaren inguruan ari da.
Ekialde Hurbileko zinema zikloaren bigarren emanaldia berriz, maiatzak 9an izango da eta Captain Abu Raed filma izango da ikugai. Maiatzaren amaiera bitarte, berriz, horietatik aparte hiru emanaldi gehiago ere izango dira. Mohamed Diaben 678, Radu Mihaileanuren La source des femmes eta Marc Almodovarren Erthal – Kanpora filmak proiektatuko dituzte.