Ekhiñe Atorrasagasti: "Hitzak baino, jarrerak dira eraginkorrak"

Ekhiñe Atorrasagasti: "Hitzak baino, jarrerak dira eraginkorrak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ekhine-atorrasagasti-quothitzak-baino-jarrerak-dira-eraginkorrakquot/@@download/image/93p44ekhine.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Testua: Patxi Uranga. Argazkiakk: Info 7
Ekhiñe Atorrasagasti: "Hitzak baino, jarrerak dira eraginkorrak"
Ikusi ez arren, egunero aldamenean dugu Ekhiñe neska jatorra. Info 7 irratiko esataria, bere ahotsa konpainia onena bihurtu da milaka entzulerentzat.  

Pertsona zintzoak zerura omen doaz, zu… Ni, Egiara.


Ligatzeko inoiz huts egiten ez duen esaldia. Hitzak baino, jarrerak izaten dira eraginkorrak.


Inoiz esan dizuten gauzarik politena.  Anaiak nirekin ezkonduko zela esan zidan txikitan.

Eta zatarrena… ez dut gogoan.

Gorroto duzu. Hanka sartzea.

Atsegin duzu. Abiadura.

Medikuak bizioak uzteko agindua eman dizu. Ez nago ostrak jateari uzteko prest.

Filma, liburua, abestia, diskoa, taldea. Edward scissorhands filma gazteleraz ikusi nuen txikitan, txundituta utzi ninduen. Geroago jakin nuen Edward, Johnny Deep zela. Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak. Red Hot Chili Peppersen Blood sugar sex magik. Talde kuttuna: Anestesia.

Poltsikoan beti daramazu. Poltsikoan gauza gutxi, eta poltsan denetik. Hori bai, beti daramat ilea biltzeko pintza bat gainean.

Zure txoko maitea. Sekretua da.

Ajeari aurre egiteko formula perfektua… Perfektuena parrandan ez ateratzea. Bestela, parrandan jarraitzea, edo etxean ez geratzea, behintzat.

Ikusezina izateko boterea bazenu… Ez dizuet esango, ez ninduzuen ikusiko!