Ekaitz Goienetxea, Igartza saria

Ekaitz Goienetxea, Igartza saria https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/09/15
berria
Ekaitz Goienetxea, Igartza saria

Dagoeneko argitu dute aurtengo Igartzaliteratur sariaren irabazlea; Ekaitz Goienetxea saritu dute, eta Karramarroatrostan liburua idatziko du bekari esker.

 

Ekaitz Goienetxeak irabazi du hemeretzigarrenIgartza saria. Heroinak 80ko hamarkadan Bizkaiko herri batean eragin zituenkalteak islatuko ditu eleberriak, egungo begiradatik. Urtebete izango du Karramarroatrostan liburua amaitzeko.

 

Goienetxea Gabriel Aresti ipuin sariketairabazitakoa da eta Eslovenian egonaldi bat egina, ‘Beste hitzak’programarekin. Idazten ari den liburu hau izango du lehen obra luzea.

 

Idazlearen esanetan, heroinak belaunaldi osobat zulora eraman zueneko istorioa kontatuko du, kostaldeko herri batean.Protagonista neska gazte bat da, bere gurasoak jonki ohiak dituena eta, haurdundagoelarik, abortatzeko erabakia hartu duena. 2018an argitaratuko du Elkarrek.