Ekaineko GAZTEZULO topera iritsi da!

Rocco stripperra, Ioritz Mendizabal jockeya, Julieta Itoiz rapeatzailea, Jonathan Castroviejo txirrindularia, Andere Arriolabengoa bertsolaria
eta beste protagonista asko ekaineko GAZTEZULOn. Ostiraletik Euskal Herriko kioskoetan!
Rocco stripperra izan dugu gure erredakzioan. Irungoa da; gaztea eta euskalduna. Astelehenetik ostegunera argiketaria, asteburutan bere burua biluzten du. Galder Izagirre argazkilariak saio fotografiko beroa osatu du. Ikusi nahi baduzu, badakizu, segi bizkor kioskora! Bitartean, aurreko bideoan duzu aurrerapen bat.
Bestalde, elkarrizketa nagusia Ioritz Mendizabalekin egin dugu. Oiartzungo semea, Frantziako jockey onena da. 14 urterekin sorterria utzi zuen bere ametsa gauzatzeko eta ordutik, grinaz segitzen du zaldiekin eta zaldientzat. Paueko zalditegian hartu du GAZTEZULO.
Horretaz gain, ekainaren 28ko Harrotasun Egunari buruzko erreportajea, EHZ jaialdiaren inguruko artikulua, Jonathan Castroviejo Euskaltel Euskadiko txirrindulariak kontatutakoa eta beste hamaika kontu irakur ditzakezu gurean. Mamitsu heldu da GAZTEZULO!!